Zerbitzuak
- 3 logela bereiz bakoitza bere komunarekin
- Suite-apartamentua: matrimoniozko logela, sukaldea eta komuna
- Egongela eroso eta zabala
- Gosariak eta afariak eskaintzen dira
- Etxearen atzekaldean terraza dago barbakoarekin
Deskribapena
Landetxeak alde batetik modu independientean alokatzen diren 3 logela ditu; bata bi ohekoa da eta beste biak matrimoniozko ohekoak; hiruek berezko komuna dute logelan bertan.
Bestalde suite-apartamendua dago, matrimoniozko ohea -gehigarri bat jartzeko aukerarekin-, sukaldea eta komunarekin.
Egongela etxeko gelarik handiena da. Dekorazio zaindu batekin -antzinako gramofono eta irrati bat adibide- toki aproposa da lasai egoteko.
Beheitiko solairuan jangela dago, bertan gosariak eta afariak zerbitzatzen dira. Lurreko sua duen jantoki ttiki eta eroso honetan etxeko produktu freskoekin egindako jaki gozoak dasta daitezke.
Estai honetan ere "ixiltasunaren gela dago", irakurtzeko gela, lasai egoteko gela. Xake bat ere dago bertan.
Zigako Ostatuko bezeroek etxearen atzekaldean dagoen portxe dotore batez gozatzeko aukera izanen dute. Helduendako zalanburu bat badago eta bertatik inguruko bista paregabeak ikusten dira.
Bazkariak zerbitzatzen diren jangelan ezik.
Ez da inolako animaliarik onartzen.
WI-FI internet konexioa bezeroendako.
Gure platerrekin goza ezazu...
- Bizkotxoa egin berria
- Mermelada eta tostadak oliba olioarekin
- Fruta freskoa eta Zigako giltxaurrak
- Baratzeko berdurekin egindako menestra
- Baztan-zopa, sardeskakin jaten den zopa
- Udan, Nafarroako Erriberako tomateak
- Nafarroako aratxe haragia
- Baztango bildotskiak
- Oliba olioan frijitutako arraultzak
- Ultzama haranako esnekiak
- Zigako esnearekin egindako gaztanbera
Energia berriztagarriak gure etxean...
Ingurugiroa inporta zaigunez Zigako ostatuan kaldera berri bat jarri dugu: gure mendietako zura erabiliko dugu etxea berotzeko, kalderan sartutako materialak (zura, peleta, zerealak, oliba hezurrak etb) beroan bilakatzen baitu.
Zigako ostatuan etxean bertan egindako oliba olioa ere ekoiztuko dugu, lehengo moduan egina.