Etxea

Etxea

Zigako Ostatua "Ostatu zaharra" izenarekin ere ezagutua, Baztan haranako etxe tipikoaren adibide garbia da. 1741. urtean erakia, oraindik ere militarren kuartela izan zeneko garaiko aztarnak ikusgai daude ate batzuen gainekaldean: "metrailladoreen gela", "jangela" eta "bolborategia" bezalako izenek zenbait harrietan grabatuta dihardute egun. Baserriak orai 300 urte eraiki zen harri eta zurezko egitura sendo bati eusten dio.

Antzinako denboretan ere "herriko etxea" izan zen, ostatua gero eta Zigako nesken eskola azkenik.

Deigarria da barnekaldeko eskailera nagusia: airean balego bezala, etxeko biga nagusiek bakarrik kontzen dute. Baztan guzian hiruzpalau etxek bakarrik dute gaur egun holako berezitasuna.

Aipatzekoa ere etxeko ate sarrerako XVIII. mendeko inskripzioa. Bertan, Baztango harri gorrian eta eskuz zizelkatua etxea eraiki zutenen izenak agertzen baitira.

Etxearen antzinatasunaren bertze adibide bat sukalde eta egongelaren artean dagoen harraska da. Denboretan -lejiaren antzera- arropak hautsarekin garbitzen ziren xuri geldi zitezen.

Ostatuak 2005ean eraiki zituen bere ateak landetxe bezala. Guziz zaharberritua izan zen horretarako, hala ere, lehenagoko estilo rustikoa mantendu nahi izan da. Moble asko etxekoandrearengatik berriztatuak izan dira.